Zergatik da beharrezkoa?
Finantza-sistemaren parte batean eragina duten arazoen (gehiegizko zorpetzea, dibertsifikazio eza, iruzurrak edo gehiegikeriak) arrazoietako bat izan daiteke ez gaudela nahiko trebatuta finantza-sistemaren inguruan. Eskolara joateko adina duten gazteek, PISAren azken txostenaren arabera, oinarrizko finantza-gaitasun maila txikia dute, munduko batez bestekotik behera daude.
Zer lantzen da?
Simulazio-joko baten bidez, finantza-gaitasunaz gain, oinarrizko eta zeharkako beste hezkuntza-gaitasun batzuk landuko dira, DBH-ra, Batxilergora eta Lanbide Heziketara zuzendutako EAEko Hezkuntza Orientazioko Planean jasotakoak. Hala nola, matematikarako gaitasuna, gaitasun teknologikoa eta digitala edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Baina, batez ere, simulazio-joko honen bidez, ikasleek beren finantzak kudeatzen jakin ahal izango dute, eta finantza-erabaki informatuak hartu ahal izango dituzte helduaroan.