Sarrera honetan, simulazio-jokoaren dinamikaren inguruan askotan egiten diren zenbait galderari erantzungo dizkiegu.

Aurrekontu-orrian non jasotzen da ilusioa?

Ilusioa gastu bat da eta, beraz, gastu bat denez hori erosten den hilabeteko laukitxo batean jasoko da.

Ilusioaren erosketak, zalantzarik gabe, aurrekontuaren laburpena aldatuko du hurrengo hilabetean (hau da, ilusioa otsailean erosten bada, hilabete horretako gastuen atalean jasoko da, eta otsaileko saldoan izango du eragina. Hori dela eta, martxoan egiten den aurrekontuaren laburpenean izango du eragina).

Zertarako da “aurrekontuaren laburpenaren” lehen laukitxoa hilero-hilero diru-sarrerak eta gastuak eta hilabetearen saldoa betetzen baldin badugu?

Aurrekontuaren orrian ikusten dugu nola dagoen gure aurrekontua hilabete bakoitzean gastuen eta diru-sarreren arabera. Gastuak eta diru-sarrerak aldatzen dira tokatzen zaizkigun txartelen ondorioz. Hortaz, garrantzitsua da goiko laukitxoan aurreko hileko saldoa gehitzea; izan ere, hilabete honetako saldoa negatiboa izan daiteke, baina aurrekontuaren laburpena, aldiz, positiboa, aurreko hilabeteetako saldoen bidez dirua aurreztu dugulako.

Ilusioa erosten lortuz gero, jokoa amaitzen da?

Ez, jokoa ez da amaitzen ilusioa eskuratu ondoren. Ilusioek gastuak sor ditzakete, eta horiek aurrekontu-orrian jaso behar dira.

Gogoratu, garrantzitsuena denboran barrena, urtebetez (12 hilabete) aurrekontuaren bilakaera ikustea da. Adibidez, motoa erosteko ilusioa baldin baduzu, gogoratu hurrengo hilabeteetan beste gastu batzuk izango dituzula, ondokoak, besteak beste: kaskoa erosi, arropa egokia motoz ibiltzeko, asegurua, gasolina, motoa gordetzeko espazioa alokatzea etab. Horrek lagunduko dizu egunean-egunean finantza-erabakiak hartzen.

Gurekin kontaktuan jarri galderarik baduzu, 900103757 telefono-zenbakiaren bidez edo info@finanzasparalavida.com helbidearen bidez.

Maila aurreratuko karta aldakor bat egokitu zait, eta ez du loturarik nire pertsonaiarekin, zer egin behar dut?

Zure pertsonaiarekin zerikusirik ez duen karta aldakor bat egokitu bazaizu, utzi eta beste bat hartu, zure pertsonaiarekin lotura duen bat lortu arte.  Zenbait jolasten duzuen aintzat hartuta, txartel berea behin baino gehiagotan ager daiteke.

Okertu gara eta aurrekontu-orria gaizki bete dugu, zer egin behar dugu?

Finantzak Bizitzeko jokoa simulazio-joko bat da, eta benetakoak izan litezkeen esperientziak simulatzeko da. Okertu bazarete, berdin da, garrantzitsuena da horretaz ohartzea, zein akats egin duzuen jakitea eta baduzue aldatzeko eta zuzentzeko astia.

Garrantzitsuena ez da irabaztea, jokoaren bidez eguneroko bizitzerako dugun finantza-gaitasuna hobetzea baizik.