Oro har, irakasleen ustez, jolasa tresna oso erabilgarria da, batez ere ikasgai batzuetarako, adibidez, ekonomia edo ekintzailetzarako. Aipatutako ikasgaiak, lehendabiziko aldiz irakatsiko dira zenbait ikastetxetan.

Jolasaren maila aukeratzeko orduan, zuhurrak izateko joera dute: Hasieran, gehienak oinarrizko mailatik hasten dira, baina zenbait saioren ostean, jolasa aurrerago, maila aurreratuan hasteko gai ikusten dute euren burua.

San José Santurtzi

San José Santurtzi

Bizitzan bezala, hasiera beti zaila izaten da: “Gure ikasgelan, lehen egunean, zalantza handiak izan zituzten aurrekontuaren orria betetzeko, uste genuen ez zirela hilero-hilero egokitzeko gai izango akatsik egin gabe, baina gai izan dira eta, horrez gain, motibatuta daude eta hurrengo maila jolasteko gogoekin ikusten ditugu”

Etxeko ekonomiari buruz ikasleek gabezi handiak dituztela ikusi da: “DBHko 4. maila ikasten badute ere, ez dakite asko, ez diote inoiz aurre egin jolasean agertzen den arazoetako bati. Ez dakite diru-sarreren eta gastuen aurrekontu erraz bat nola bideratu… Horregatik da jolasa oso baliagarria”

Trueba Artxanda

Trueba Artxanda