Saio hauetan gure ikasleak, finantzen ezagutzak ikasteaz gain, haien bizipenak eta zalantzak partekatzen dituzte. Haien kideekin eta baita dinamizatzaile eta irakasleekin ere, haien buruhausteei buruz mintzatuz.

Peio Quintana dinamizatzailea, aspektu garrantzitsu bat azpimarratzen du; “Ezinbestekoa da kontzeptu korapilatsuekin ikasleak ez nahastea. Garrantzitsuena oinarrizko ezagutzak ondo ulertzea da, finantzen kontuekin konpontzeko eta etorkizunean etor ahal diren arazoei aurre egiten jakiteko”.

Ikasleek dirua irabazteko hainbat ekintza proposatzen dituzte, baina honen helburua ez da soilik dirua irabaztea, pertsona moduan haztea baizik. Horretarako haien gustoko ekintzak egitea da aukera onena eta haien proposamenen batzuk hauek dira: arbitro-lanak egitea, kirol entrenatzaile moduan aritzea, gurasoei laguntzea edo borondatezko lanak egitea.

 

02:06