Zertarako balio du finantzaren inguruko trebakuntza?

Bizitzan duzun edozein proiektu edo ilusio, seguru aski, hartuko dituzun finantza-erabakien pean egongo da. Horregatik oso garrantzitsua da zure baliabideak administratzen, aurrezten, mailegu bat eskatzen, erosten eta ordaintzen, entitateekin negoziatzen, zergak ordaintzen, ez-ohiko gastuak aurreikusten… ikastea.

Joko honen bitartez, ilusio bat nola garatu simulatzeko aukera izango duzu pertsonai birtual baten bidez, eta hori lortzeko zenbait zailtasun ekonomikori egin beharko diezu aurre.

Nola jolasten da?

  1.  Taldeak egin eta rolak banatzea. Gelan bikoteak edo talde txikiak osatuko dira. Talde bakoitzak fitxetako pertsona baten funtzioa hartuko du gain; bakoitzak errealitate bat izango du eta proiektu edo ilusio bat; ekonomia planifikatu beharko da hori lortzeko.
  2. Aurrekontua egin eta aldagaiekin jolastu. Proiektua kuantifikatu ondoren, aurrekontua egingo da. Hortik aurrera, irakasleak zenbait txartel emango dizkizue eta txartelek hainbat aldagai dituzte: aldekoak (diru-sarrerak gastuak baino handiagoak dira) edo aurkakoa izan daitezke (zerga handiagoak edo baliabideak garestitu dira), eta talde bakoitza estrategia aldatzen joango da eta zenbait baliabide edo ideia aplikatu beharko ditu helburua lortzearren.
  3. Aurkeztu, baloratu, zuzendu eta ikasi. Erabaki eta mugimendu bakoitza idatziko dugu jarraipen-orrietan eta aurrekontu ekonomikoan. Jokoaren azken saioan, garatutako estrategia nola gauzatu duen eta nola egin dien aurre (edo ez) zailtasunei azalduko du talde edo bikote bakoitzak. Aurkezpen horretan, Kutxabankeko profesional baten aholkularitza izango dugu; gure zalantzak argituko ditu eta azalduko digu zein den finantza erabiltzeko modurik hobea gure ilusioa betetzeko.

Bideo honetan zenbait finantza-aholku interesgarri ditugu