Batzuetan ikasleek joko hauekiko duten lehenengo inpresioa ez da erakargarria eta gogorik gabe hartzen dituzte. Ikasle batek aitortu zuen bezala, hasieran jokoa aspergarria izango zela pentsatu zuen baina geroago iritzi hori aldatu da, jokatzen jarraitu nahi izanez.

Lehenengo mailan jokatu zuten ikasle batzuk, maila horretan aldagai negatibo gehiago egotea proposatzen dute, adibidez zinemarako txartela erostea.

Aipatzekoa da, ikasle askok eragiketak burutzeko orduan, kalkulagailua erabili ordez, telefono mugikorra erabiltzen dutela, sekulako ohitura hartu dutela agerian utziz.

Saio hauetan gai ezberdinei buruz hitz egin dute eta erakargarrienetako bat gastuen kontua da. Gazte gehienak harrituta geratzen dira telefono mugikorra suposatzen duen gastua jakin ostean. Diru kantitate ikaragarria dela pentsatzen dute, batez ere, urte osoko batez besteko gastua kalkulatzean.

 

Partaideen egoera honela dago; jokoa amaitu berri duten eskolak Arrasateko Arizmendi ikastola eta Bilboko Trueba de Artxanda dira, biak primerako emaitzekin. Beste aldean, The English School Donostiako zentroaren  3. eta 4. mailako ikasleak, jokoaren barnean daude eta hurrengo egunetan haien experientziari buruz kontatuko diezuegu.

20160516_102508