Ikasturte hasieran ‘Bizitzarako Finantzak’ekin harremanean jarri zen Sonia Velasco, Barakaldoko Larburu LHko ikastetxeko irakaslea, programaren osagarri den hitzaldi bat eskatzeko, bereziki Administrazioa eta Finantzak-eko ikasleentzat.

Xabier Solaechek, Kutxabank-en Bizkaiko bulegoen arduradunak, berehala erantzun zion eskaerari eta Barakaldoko ikastetxera etorri zen ikasleekin finantza arloko bere esperientzia eta ezagutzak partekatzera. Soniak azaltzen zigunez, erantzuna oso positiboa izan zen, eta bai Administrazioa eta Finantzak-eko neska-mutilak bai Larburuko irakasleak oso gogobeterik geratu ziren. Eta programari bere esker ona adierazi zioten:

“Uste dugu hutsune handia dagoela errealitateari loturik den finantza-heziketako tresnei dagokionez, eta, horregatik, asko baloratzen dugu zuen ekarpena. Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta zuen lankidetzagatik”.

Zure ikastetxean finantza-prestakuntzari buruzko heziketa-jardueraren bat antolatzea pentsatzen ari bazara, jar zaitez harremanetan ‘Bizitzarako Finantzak’ekin eta gure laguntza guztia emango dizugu, Barakaldoko Larburu HLIIri eskaini diogun bezala.