Bigarren edizioan parte hartzen duten neska-mutilen ustez, esperientzia ona izan da. Hasieran zaila iruditu bazitzaien ere, uste dute ikasi dutela baloratzen zer garrantzitsu den aurrekontu baten bidez familiaren ekonomia kontrolatzea.

CEU Virgen Niña

Virgen Niña ikastetxea amaierako saioan

Jolasaren dinamika entretenigarria da, eta talde-lanak lagundu egiten du. Material didaktikoari dagokionez, egoerak eta aldagaiak hurbilekoak eta ezagunak direla esan dute.

Oro har, jolasteko orduan, gastuekin zuhurrak —benetako bizitzan baino zuhurragoak— eta aurrezkiekin eta ezusteko gastuekin kezkatuta egoten dira. “karta txarrak izan ditugu, bi aldiz puskatu dugu kristal bat eta isuna jarri digute bizikletan kaskoa ez eramateagatik, baina bizikleta ez dugu ezta erosi ere egin”