Kursto honetako ibilbidearen amaiera heldu gara, baina martxan dago jada “Finantzak Bizitzeko” proiektuaren hurrengo edizioa. Edizio berri honetan Euskadiko 100 ikasgela parte hartuko dutela aurreikusita dago, 14 eta 16 urte bitarteko 2.000 ikasle inguru, ikastetxe publiko eta pribatuak.
Egindako inkesten emaitzen arabera, ikastetxeen % 54,5ek proiektu hezigarri hau “ona” moduan definitu dute, eta % 45,5ek “bikaina” moduan. Gainera, proiektuan parte hartu duten ikastetxeen % 100ek errepikatzeko interesa adierazi dute.
 .
Jarraian kurtso honetako proiektuaren datu orokorrak agertzen dira:
·         Ikasgelak parte-hartzaileak:                104
·         Ikastetxeak parte-hartzaileak:             58
·         Ikasleak parte-hartzaileak:                 2.054
·         Lurraldeak ehunekoetan:                     %15,3 Araba, %60,5 Bizkaia eta %15,3 Gipuzkoa

 

Hurrengo kurtsoan parte hartzeko eskaera irekia dago jada.

 

ANIMA ZAITEZTE!

 

Amaitzeko, proiektuan parte hartu duzuen ikastetxe, ikasle, irakasle eta pertsona guztiei; eskerrik asko eta zorionak helburua lortzeagatik.

 

 

 LASTER ARTE!