Oraindik zure ikastetxearen izena eman dezakezu!

Zergatik da beharrezkoa?

Finantza-sistemaren parte batean eragina duten arazoen (gehiegizko zorpetzea, dibertsifikazio eza, iruzurrak edo gehiegikeriak) arrazoietako bat izan daiteke ez gaudela nahiko trebatuta finantza-sistemaren inguruan. Eskolara joateko adina duten gazteek, PISAren azken txostenaren arabera, oinarrizko finantza-gaitasun maila txikia dute, munduko batez bestekotik behera daude.

Zer lantzen da?

Simulazio-joko baten bidez (jokoak bi zailtasun maila ditu), oinarrizko zenbait hezkuntza-gaitasun landuko dira, esaterako, matematikako, teknologia digitaleko edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Baina, batez ere, jokoak bizitzeko behar diren finantzen inguruko gaitasunak garatzea du helburu. Jokoaren garapenean Heziberri 2020k jasotako zeharkako gaitasunak landuko dira. Hori da Euskadin dugun Hezkuntza Pedagogikoko eredu-esparrua (pentsatzen jakin, komunikatu, elkarrekin bizi eta izan).

Nola?

iIkastetxean bertan egiten diren saio bitartean. Saio bakoitzak ordubetekoa.

HASIERAKO SAIOA (programako langileek zuzenduta). Aurkezpena eta jokoa abian jarri ikasleak motibatzeko.

• Jolasteko taldeak edo bikoteak osatzen dira

• Jokoaren arauak azaltzen dira eta zein ilusio lortzen saiatuko diren aukeratuko da.

• Aurrekontua egiten erakusti, eta jolasten hasiko dira

BITARTEKO SAIOAK (Irakasleek zuzenduta). Finantza-konpetentziak hartzen esperimentazio bitartez

• Irakasleak aldagai-txartelak sartzen ditu.

• Hilero-hilero aurrekontua doitzen joaten da aldagaien eta hartutako erabakien arabera

• Jarraituko dira jolasten 2 saio edo gehiago eta jokoaren garapenarekin lotutako zenbait kontzeptu landuko dituzte:matematikak, finantzak,ekonomia, ekintzailetza etab.

EBALUAZIO-SAIOA (programako langile batek eta finantza-profesional batek dinamizatuta). Ikasitakoa ebaluatuko da. Finantza-profesionalak bere esperientzia partekatzen du.

900 103 757 telefonoan harremanetan jartzen da