Zure ikastetxearen izena eman nahi al duzu?

Nola jokatzen da?

Jakin nahi duzu zer den eta zer ikas dezakezun Bizitzarako Finantzak jokoarekin? (1,5 min)

Finantza errazak

Zure finantza pertsonalei buruz jakin behar duzun guztia ikas dezazun 5 minutuko tutorial batean.

Simulagailuak

Kalkulu oso baliagarriak jokatzeko.

Zergatik da beharrezkoa?

Finantza-sistemaren parte batean eragina duten arazoen (gehiegizko zorpetzea, dibertsifikazio eza, iruzurrak edo gehiegikeriak) arrazoietako bat izan daiteke ez gaudela nahiko trebatuta finantza-sistemaren inguruan. Eskolara joateko adina duten gazteek, PISAren azken txostenaren arabera, oinarrizko finantza-gaitasun maila txikia dute, munduko batez bestekotik behera daude.

Zer lantzen da?

Simulazio-joko baten bidez (jokoak bi zailtasun maila ditu), oinarrizko zenbait hezkuntza-gaitasun landuko dira, esaterako, matematikako, teknologia digitaleko edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Baina, batez ere, jokoak bizitzeko behar diren finantzen inguruko gaitasunak garatzea du helburu. Jokoaren garapenean Heziberri 2020k jasotako zeharkako gaitasunak landuko dira. Hori da Euskadin dugun Hezkuntza Pedagogikoko eredu-esparrua (pentsatzen jakin, komunikatu, elkarrekin bizi eta izan).

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad